Ongi etorri matematikaren mundura!
Kaixo guztioi!
Blog honetan, matematika gaiaren inguruan, nire ustez interesgarriak diren gaiei buruz hitz egingo dut.
Honekin, askorentzat gogorra eta aspergarria den ikasgai hau begi berriekin ikustea bilatzen dut eta ikasgai hau gogokoago izatea askok.
Espero dut baliagarria eta gustokoa izatea.
2011-12-09
2011-12-02
2011-11-18
Matematikak lantzeko orrialde batzuk
IKT-ak matematika ikasten laguntzen dute
Hemen, gai honi buruzko informazioa aurkitu dezakezue:
Zenbakikuntza-sistema
IZENA | IKURRA | ADIBIDEA |
Zenbaki arruntak | N | 0,1,2,3... |
Zenbaki osoak | Z | -4,-3,-2,0,2,3... |
Zenbaki arrazionalak | Q | -6/4,1/3,2.4,5... |
Zenbaki irrazionalak | R | e, π... |
2011-11-11
Bideo piloa agertzen da, dibertigarriak diren bideoak, hala nola, Dani Roviraren monologo baten bideo zati bat edo matematikak ikasteko modernoagoak diren erak. Beste aldetik serioagoak direnak ere agertzen dira eta beti ere aktualitatearekin lotutakoak. Egunkarietako bideoak, umeak ikasgelan agertzen direnak...
Hurrengoan bezala, faltan bota dut blogak sarrera bat izatea, apur bat bñlogaren inguruan azlpentzoren bat emateko.
http://nekamate.blogspot.com/
Blogaren egilea Nekane da, baina honek ere ez du bere buruari buruzko informazioa ematen, ez dauka inolako hasierarik.
Blog hau, nik egiten nagoen blogaren oso antzekoa da. Nik igo ditudan bideo batzuk ikusi ditut bere blogean.
Blog alaia da, kolore biziekin eta ez du aurrekoak zuen itsura serio berdina.
Informazioa hainbat bideo, argazki, power point eta presentazioren bidez aurkezten ditu eta egia esateko nire interesa pizten duen bloga da.
Hamar sarrera ditu besterik ez, hainbat etiketekin ordenatuak. Etiketak begiratzean, badago bitxikeriei buruzko bat eta hori da gehien gustatu zaidana, zehatz mehatz, youtubeko bideo bat: "zenbat dira 64 edo 65 laukitxo?)
Eskolak kreatibitatea hiltzen du?
Bideoa Ingelesez dago, baina azptituluak ditu gazteleraz.
2011-11-09
Zein da matematikak ikastearen garrantzia?
Matematikari buruzko jendeak idatzitako iruzkinak irakurtzen aritu naiz Facebook-en eta gauza harrigarriak aurkitu ditut.
Horien artean (Facebook-en) ondorengo komentarioa irakurri dut: “NO !! No es necesario saber matematicas porque nosotros no vamos a estar por la calle diciendo 45+3=48 nosotros encambio vamos a estar diciendo otras cosas. PERO NO MATEMATICAS!!!! :@ q no nos molesteeennn!! Por Favorr!!”
Jende asko dago, ez gazteen artean bakarrik, matematikak gure bizitzan ez dutela ezertarako balio pentsatzen dutenak... eta arrazoi guztia dute, ezta? Ni ez noa kaletik kalkulu mentala egiten, edo ez ditut etxean, afaldu ostean, erlajatzeko deribatuak egiten. Pentsamendu hau aldatu beharra dugu, eta honen lana irakasleak dute alde batetik. Haurrei txikitatik erakutsi behar zaie matematiken erabilgarritasuna, lehenengo sarreran azaldu nuen moduan. Nahiko harritu naiz iruzin hau irakurri dudanean, baina bereala pentsatzen jarri naiz eta askotan entzun ditut horrelakoak nire ezagunen artean. Pentsa ezazue, erosketak egiten ditugunean, nola alkulatzen ditugu egiten dizkiguten deskontuak? Edo nola kalkulatzen dugu gastatu duguna edo itzuli behar diguten dirua? Honelako adibideetan ikusten da benetan matematikak praktikotasuna dutela gure bizitzan, eta ez bakarrik aipatutako adibidean edo zenbakiekin zerikusia dutenetan. Matematikak gure bizitzarako beharrezkoak badira ere gure burmuina lantzeko ere oso beharrezkoak dira.
Beraz, matematikak eskolan ikastea ez dira bakarrik gure etorkisunean praktikotasuna izango dutelako baizik eta pertsonen garapen kognitiborako ezinbestekoak direlako.
2011-11-04
2011-11-01
Kalkulu matematikoa
Kalkulu terminoa latinetik dator (calculus = piedra) eta kalkulatzeko akzioari egiten dio erreferentzia. Horrela, kalkulatzea, erantzuna aurreikusteko beharrezkoak diren operazioak egitean datza edo aurretik ezagutzen ditugun datu batzuekin gertatuko denaren ondorioa ezagutu. Kalkulu terminoaren erabilera komunena logiko.matematikoa da.
Bideo honetan biderkaketak egiteko modu desberdin bat azaltzen da.
2011-10-14
2011-10-12
Hau aldatzeko, irakasleek egin dezaketen aldaketa bat ikasleei matematiken erabilgarritasuna erakustea da. Matematikak ikastean, bizitzan erabiliko dituztela ulertu behar dute eta gaur hori egiteko adibide bat azaldu nahi nuke.
Joko oso ezagun honen bidez, “dendatxoa”, matematiken hainbat alderdi landu daitezke eta errealitatera hurbildu. Joko honekin, euroen erabilera lantzen da, ikasleek, euroekin eragiketak egiten dituztelako. Gainera, dendatxoan, aipatutako dirua egoteaz gain, pisu bat egon behar du. Honekin, elikagaien pisuak lantzen dituzte eta honen eta diruaren erlazioak ere lantzen dituzte. Dendatxoa zenbat eta produktu gehiago eduki eta material gehiago izan, gero eta hobeto arituko dira. Beste aldetik, elikagai horiek errealak badira, askoz ere interesgarriagoa da, oraindik ere lotura estuagoa mantentzen delako haiek ezagutzen dutenarekin, eta seriotasun gehiagorekin arituko dira umeak.