Ongi etorri matematikaren mundura!



Kaixo guztioi!

Blog honetan, matematika gaiaren inguruan, nire ustez interesgarriak diren gaiei buruz hitz egingo dut.
Honekin, askorentzat gogorra eta aspergarria den ikasgai hau begi berriekin ikustea bilatzen dut eta ikasgai hau gogokoago izatea askok.

Espero dut baliagarria eta gustokoa izatea.

2011-11-09

Zein da matematikak ikastearen garrantzia?




Matematikari buruzko jendeak idatzitako iruzkinak irakurtzen aritu naiz Facebook-en eta gauza harrigarriak aurkitu ditut.

Horien artean (Facebook-en) ondorengo komentarioa irakurri dut: “NO !! No es necesario saber matematicas porque nosotros no vamos a estar por la calle diciendo 45+3=48 nosotros encambio vamos a estar diciendo otras cosas. PERO NO MATEMATICAS!!!! :@ q no nos molesteeennn!! Por Favorr!!”

Jende asko dago, ez gazteen artean bakarrik, matematikak gure bizitzan ez dutela ezertarako balio pentsatzen dutenak... eta arrazoi guztia dute, ezta? Ni ez noa kaletik kalkulu mentala egiten, edo ez ditut etxean, afaldu ostean, erlajatzeko deribatuak egiten. Pentsamendu hau aldatu beharra dugu, eta honen lana irakasleak dute alde batetik. Haurrei txikitatik erakutsi behar zaie matematiken erabilgarritasuna, lehenengo sarreran azaldu nuen moduan. Nahiko harritu naiz iruzin hau irakurri dudanean, baina bereala pentsatzen jarri naiz eta askotan entzun ditut horrelakoak nire ezagunen artean. Pentsa ezazue, erosketak egiten ditugunean, nola alkulatzen ditugu egiten dizkiguten deskontuak? Edo nola kalkulatzen dugu gastatu duguna edo itzuli behar diguten dirua? Honelako adibideetan ikusten da benetan matematikak praktikotasuna dutela gure bizitzan, eta ez bakarrik aipatutako adibidean edo zenbakiekin zerikusia dutenetan. Matematikak gure bizitzarako beharrezkoak badira ere gure burmuina lantzeko ere oso beharrezkoak dira.

Beraz, matematikak eskolan ikastea ez dira bakarrik gure etorkisunean praktikotasuna izango dutelako baizik eta pertsonen garapen kognitiborako ezinbestekoak direlako.

1 comentario:

Arratos dijo...

Kaixo Olaia!
Zure sarrera irakurri dut. Egia da jendearen gehiengoari ez zaizkiola matematikak gustatzen, baina arazoa lehenagotik dator. Izan ere, nik ikasi nuen ikastolan matematikako irakasleak oso gaizki irakasten zuten, horregatik gorrotatzen nituen matematikak. Gero, batxilergora iriztean, irakasleak hobeak izanik gustatzen hasi zitzaizkidan.
Beraz, ez da soilik gauza batetiko zaletasuna, baizik eta nork irakasten dizun.

Hori aldatu beharko litzateke.