Ongi etorri matematikaren mundura!



Kaixo guztioi!

Blog honetan, matematika gaiaren inguruan, nire ustez interesgarriak diren gaiei buruz hitz egingo dut.
Honekin, askorentzat gogorra eta aspergarria den ikasgai hau begi berriekin ikustea bilatzen dut eta ikasgai hau gogokoago izatea askok.

Espero dut baliagarria eta gustokoa izatea.

2011-10-12

Zergatik gutxitan da matematika ikasgairik gustukoena ikasleen artean? Nire ustez, askotan honen zailtasunagatik izan daiteke, baina beste askotan, irakasleak erabiltzen duen metodologiagatik izan daiteke ere. Gehienetan erabiltzen den metodologia ez da nire ustez egokiena, liburuen bitartez irakasten da, ariketak eta ariketak eginez, umeentzat aspergarria izaten dena.
Hau aldatzeko, irakasleek egin dezaketen aldaketa bat ikasleei matematiken erabilgarritasuna erakustea da. Matematikak ikastean, bizitzan erabiliko dituztela ulertu behar dute eta gaur hori egiteko adibide bat azaldu nahi nuke.
Joko oso ezagun honen bidez, “dendatxoa”, matematiken hainbat alderdi landu daitezke eta errealitatera hurbildu. Joko honekin, euroen erabilera lantzen da, ikasleek, euroekin eragiketak egiten dituztelako. Gainera, dendatxoan, aipatutako dirua egoteaz gain, pisu bat egon behar du. Honekin, elikagaien pisuak lantzen dituzte eta honen eta diruaren erlazioak ere lantzen dituzte. Dendatxoa zenbat eta produktu gehiago eduki eta material gehiago izan, gero eta hobeto arituko dira. Beste aldetik, elikagai horiek errealak badira, askoz ere interesgarriagoa da, oraindik ere lotura estuagoa mantentzen delako haiek ezagutzen dutenarekin, eta seriotasun gehiagorekin arituko dira umeak.